Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri Batzarra Itsason

Herri Batzarra izango da otsailak 29, larunbata, arratsaldeko 7etan hainbat gai garrantzitsuren berri emateko
29 OTS
Herri Batzarra

HERRI BATZARRA ITSASON

Otsailaren 29an, larunbata, 19:00etan

 

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, otsailaren 29rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:

1.- Abenduko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak

  • Udaletxeko ganbara eta teilatuko obra
  • Alegiako bulebarizazioaz abenduan Aldundiarekin egindako bileraren berri
  • ​ITSASO 2030: Lantaldeak

2.- Aurrekontuak 2020

3- Ondare naturalaren berreskurapena: Kizkitzako pagadia zahar-berritzea, San Lorentzoko ingurunea berlandatzea eta Alegiako ibai-ertzeko haltzadia kontserbatu eta hedatzea (Aranzadi Zientzia Elkartea)

4.- Norberak lekarkeena

 

EGUNA: otsailak 29, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

 

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2020ko otsailaren 21ean