Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri Batzarra Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan

Herri Batzarra izango da Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan maiatzak 8an arratsaldeko 5,30etatik aurrera,
8 MAI
Herri Batzarra

Herri Batzarra Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan

 Maiatzaren 8an, larunbata, 17:30etan

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, maiatzaren 8rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:

  1. Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  2. Ezkioko ordezkariekin egindako bidea
  3. Foru Aldundian maiatzaren 3an Auzo Udalaren inguruan izandako bilera
  4. 2021erako aurrekontuak  
  5. Udaletxeko Ganbara Aretoa: erabilera balioanitza. Itsaso2030 Plan estrategikoan aurreikusitakoez gain, herritarren interesak jaso eta antolatzeko prozesua zehaztu (etxeetara banatu zen inkesta beteta ekar dezakezue, edo bertan ere aukera izango da)
  6. Norberak lekarkeena
 
  • EGUNA: maiatzaren 8a, larunbata
  • ORDUA: 17:30ak
  • LEKUA: ITSASOKO UDALETXEKO GANBARA ARETOAN
 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko maiatzaren 05ean