Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Herri batzarrerako deialdia

Herri Batzarra izango da abenduak 16an, ostirala, arratsaldeko 6.30etan Itsasoko Ganbara Aretoan
16 ABE
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, abenduaren 16erako, ostirala, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:

  1. 2022ko uztaileko batzarraz geroztik emandako pausoa
  2. Batzar Nagusietako ponentziaren ondorioak
  3. 2022ko aurrekontua eta 2023rako aurreikuspenak
  4. Urtea amaitu arteko kultur agenda
  5. Auzo-udal izateko Siadecorekin garatuko dugun parte-hartze prozesuaren lehenengo saioa: Prozesuaren izaera / metodologia
  • TET definizioa: TET vs. Udala / Lege markoa / TET aukerak / Batzorde  sustatzailea...
  • Herritarren zalantzak, galderak jaso eta erantzun
  • Hurrengo urratsak
 

EGUNA: abenduaren 16a, ostirala

ORDUA: 18:30ak

LEKUA: ITSASOKO GANBARA ARETOAN

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

                                                                              Itsasoko Batzordea

 

 

2022ko abenduaren 11an