Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri batzarrerako deialdia

Martxoak 27an, larunbata, 17:30tan Herri Batzarra izango da Udaletxeko ganbara berrituan
27 MAR
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, martxoaren 27rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:

 
  1. Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  2. Ezkioko eta Aldundiko Ordezkariekin egindako bidea
  3.  2021erako aurrekontuak
  4. Udaberriko auzolana: apirilaren 10ean     
  5. Udaletxeko Ganbara Aretoa: erabilera balioanitza. Itsaso2030 Plan estrategikoan aurreikusitakoez gain, herritarren interesak jaso eta antolatzeko prozesua zehaztu (etxeetara banatu den inkesta beteta ekar dezakezue).
  6. Norberak lekarkeena
 

EGUNA: martxoaren 27a, larunbata

ORDUA: 17:30ak

LEKUA: ITSASOKO UDALETXEKO GANBARA ARETOAN

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

ITSASOKO BATZORDEA

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko martxoaren 20an