Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri Batzarrerako deialdia

Urriaren 17rako, larunbata, arratsaldeko 7tan antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu. Bertan batez ere Itsasoko banaketaren auziaren berri emango delarik.
17 URR
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, urriaren 17rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:

 

1. Itsasoren bereizketari dagokion Madrileko Auzitegi Gorenaren aurkako sententziaren ondoren jorratutakoak: 

  • Aldundiarekin izandako bilera
  • Ezkioko Udalarekin hasitako bidea
  • Hurrengo urratsak emateko aukera ezberdinen lanketa

 

2. Otsaileko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak

  • Aurrekontuak 2020: egindako moldaketak
  • Udaletxeko obra eta  plaka fotoboltaikoak
  • Itsasoko udal bide publikoak arautzeko ordenantza
  • Diru laguntza berriak:
    • Leader 2020: Alegiako bulebarizazioa
    • Garapen jasangarria: lur sailen erosketa eta Natura Ondarearen Kontserbaziorako  ekimenak
 

3. Udazkeneko auzolana urriaren 24ean

 

4. Norberak lekarkeena

 

EGUNA: urriaren 17a, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena

 

 

            Itsasoko Udal Batzordea

2020ko urriaren 10ean