Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri batzarra Itsason udaletxeko ganbaran

Azaroaren 13an, larunbata, 18:30tan Herri Batzarra izango da Udaletxeko ganbaran
13 AZA
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, azaroaren 13rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu maiatzeko azken Herri Batzarraz geroztik emandako pausoak elkarrekin partekatu eta baloratzeko:

 
  1. Aurreikusitako inbertsioen garapen egoera eta lotutako dirulaguntzak:
  • Landa Bideen konponketak 
  • Ganbarako coworking espazioaren hornitzea
  • Plaka fotovoltaikoak martxan jartzea, udal Areto eta Ostaturako
  • Ondare historikoa: Mandubizelaiko trikuharriaren difusioa
  • Herriko produktuen proiektuaren jarraipena
  • Ostatuko erretegia
  • Ondare naturala berreskuratzeko egitasmoa (Alegiako erreka ertza, Kizkitza  eta herri lurrak)
  • San Lorentzotik Ezkiorako oinezko lotura berdea
  • Europako funtsek denda ezartzeko ematen duten aukera
  • Mandubiko elektrifikazioa                 

2.- 2021eko Udal aurrekontuen egoera

3.- Auzo Udalaren gaia aztertzeko Batzar Nagusietan martxan jarri den ponentzia      

4.- Urte bukaera bitarteko kultur agenda

5.- Norberak lekarkeena

 
  • EGUNA: azaroaren 13a, larunbata
  • ORDUA: 18:30ak
  • LEKUA: ITSASOKO UDALETXEKO GANBARA ARETOAN
 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko azaroaren 08an