Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herriko produktuen Pizza Tailerra

Herriko produktuen proiektuaren barnean, Pizza Tailerra antolatu da Goitti baserrian otsailak 15, larunbata, arratsaldeko 6tan.
15 OTS
Ikastaroa

HERRIKO PRODUKTUAK PROIEKTUA

PIZZA TAILERRA

Itsason ditugun herriko produktuak ezagutarazi eta bertako ekoizpena eta kontsumoa  sustatzeko ekimenen artean, urtean zehar ekoizpen guneak eta ereduak ezagutzen joatea da, tokian tokiko praktikaren bat esperimentatuz.

Oraingoan Goittiko eko-okindegia ezagutuko dugu PIZZA TAILERRAren bidez, herriko beste ekoizle batzuekin elkar-lanean, lehengaiak (barazki, haragi, fruta… eta edariak) herriko hainbat baserrietakoak izango baitira.

Goittiko Luis Mariren laguntzarekin orea egin eta pizza desberdinak muntatuko dira. Ondoren, denon artean egindakoa dastatuko dugu.

Tailerrerako finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:

  • LEKUA: Goitti baserria
  • EGUNA: Larunbata, otsailaren 15a
  • ORDUA: 18:00
  • PREZIOA: 5€ helduek  eta 3€ ikasleek

   Ez da aurrez izenik eman behar.    

                   

                   Gure artean izango zaitugulakoan,   

 

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2020ko otsailaren 11an