Blog sarrerak:

Murumendi eta inguruetara irteera

6
Uztaileko mendi irteera astebete aurreratu zen, Marimurumendi maratoia dela eta. Lasterketaren gertutrasuna aprobetxatuaz, bertako inguruetara izan zen irteera

2019·06·09


Uztaileko mendi irteera astebete aurreratu zen, Uztailak 7ra. Izan ere, itsasoar askok uztailak 14an ospatuko den Marimurumendi maratoian bolondres lanak egiten dituzte Kizkitzako anoa puntuan eta inguruetako bidegurutzetan. 

Ibilbidea:

Ordizitik abiatu eta Itsasondoko Urkia auzoa eta Ioiako putzua zirkularra egitea zen helburua, Murumendiko puntatik pasatuaz.

Mendi ibilaldiko argazki batzu uzten dizkizuegu.

1 2 3 4 5 6