Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea ITSASO 2022ko KORRIKAN
ITSASO, 2022KO KORRIKAN
Korrikaren 22. edizioan parte hartuko du berriro ere Itsasok lekukoa eramaten, apirilaren 8an.
Euskararen lekukoa Euskal Herriko bazter guztietik barreiatuko da 11 egunez etenik gabe. Amurriotik abiatuko da Korrika martxoaren 31n eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ostean, zein euskal komunitateak biltzen dituen beste hainbeste gune bisitatu bitartean, apirilaren 10ean Donostian amaituko da.
‘HitzEkin’ Korrikaren aurtengo leloari erantzun nahi izan dio gure herriak ere, ‘euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea delako’. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea.
- apirilaren 8an, 15:45etan Alegiako Zelai-Ondon elkartu, oinez Zozabarroraino joateko
- 16:20etan lekukoa hartu eta Zozabarrotik Altzibarrera kilometroa egin
- Ondoren herriko produktuekin merienda Zelai-Ondo Elkartean eginez amaitu
Anima zaitez Korrikan parte-hartzera! Batu zaitez gurekin Korrikara!
Itsasoko Batzordea
2022ko apirilaren 02an