Blog sarrerak:

Alaia Martinen Herritmiak irratsaioan

Alaia Martinen Herritmiak saio berriaren lehen protagonista izan zen Itsasoko herria

2020·06·29


Alaia Martinek irratsaio berria aurkezten du Uda honetan Euskadi irratian, Herritmiak izenekoa.

Bertan, udako astelehenetan, hainbat Euskal Herriko herri ezagutuaz grabatutako saioak aireratuko dituzte.

Gure Itsasok estreinatu zuen irratsaioa astelehen honetan eta bertan Itsasoren inguruko hainbat gai Alaiarekin partekatzeko aukera izan genuen hainbat herritarrek eliz atarian prestatutako irrati estudioan.

Irratsaioa zuzenean entzun ez zutenek, berriro ere entzungai dute ondorengo estekan:

https://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/herritmia/7294266/7337674/itsaso/

Alaiari eskerrak eman nahi dizkiogu, Itsaso gogoan izan zuelako eta gure berri emateko aukera honengatik:

Mila esker!!!