Blog sarrerak:

Itsasoko guneko parke berria

3
Itsasoko Ostatu azpiko parkea berritu da eta aurreko parke zaharra San Lorentzora eraman da. Haur eta gazteen erabilerarako gune berezituak sortu dira

2021·02·01


Itsasoko parkea berritu da 2020ko urte bukaera eta 2021 urtearen hasiera tartean.

Abenduan zorua konpondu zen eta 2 gune sortu ziren: Haurrentzako parkea zoru bigunarekin eta beste aldean, nerabe eta gaztetxoentzat belar artifiziala duen gunea. Bertan, urtarrilan iritsi diren saskibaloiko askia eta futbolerako atea jarri dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ematen dituen jarduera fisikoa sustatzeko diru-laguntza batzuei esker gauzatu izan da zati batean proiektua.

Aurretik zeuden parkeko tresna zaharrak San Lorentzora eraman dira, herritarrek horrela eskatuta eta bertan ere, Itsasotik txangoa eginez gero, haurrentzako jolasekin gozatzerik dago.

1 2 3