Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea ITSASOKO JUBILATUEN OSPAKIZUNA 2025ko azaroaren 9an

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 9an izango den Jubilatuen ospakizunera
09 AZA
Ospakizuna

ITSASOKO JUBILATUEN OSPAKIZUNA 2025ko azaroaren 9an

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 9an izango den Jubilatuen ospakizunera:

EGITARAUA

  • 13:00etan Alegiako Elizan meza 
  • 13:45etan Taldeko argazkia 
  • 14:30etan Bazkaria Itsasoko Ostatuan honako menuarekin:
  1. Arroka arrainen pastela
  2. Porru eta txangurru nahaskia
  3. Bakailaoa parrillan, pil-pilean...
  4. Txahal-azpizuna parrillan
  5. Postrea eta kafea
  6. Edaria

Ondorengo egunetan taldeko argazkia banatuko da oroigarri gisa.

OHARRAK:

  • Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko Udaletxean izena eman azaroaren 6ra arte.
  • Horretarako deitu udaletxera (943 477790), idatzi udala@itsaso.eus - era edo bidali WhatsApp-a 628437422 telefonora
  • Bazkariaren prezioa: Jubilatuentzat 21,5€ eta gainerakoentzat 43€. Jatetxean bertan ordainduko da.

                       Udal Batzordea                   

            Itsason, 2025ko azaroaren 1ean