Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea ITSASOKO OGI-LABEAK (Irteera gidatua)
ITSASOKO OGI-LABEAK (Irteera gidatua)
2025eko herri ondarearen inguruko ikerketan oinarrituta, datorren igandean, maiatzaren 31an, ogi-labe batzuk ikusteko irteera kulturala antolatu dugu Itsason.
Irteera goizeko 10:00tan Itsasoko herrigunean izango da eta amaiera
13:00etan.
Autoak mugitu behar ditugunez, beharrezkoa izango da izen-ematea.
Beraz, bertaratu nahi duenak eman dezala bere izena maiatzaren 29rako, 943477790 zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: udala@itsaso.eus .
Gurekin izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason, 2026ko maiatzaren 23an
|
OHARRA: Ogi-labeen argitalpena ondoko lotura honetan duzue irakurgai: https://www.itsaso.eus/eu/itsasoko-ogi-labeak |