Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Itsasoko produktuak sustatzeko plangintza
tsasoar agurgarriok!
Garaian garaikoak eta bertan ekoiztutako produktuak geroz eta gehiago baloratzen ditugun honetan, herriko produktuak herrian bertan ezagutarazi eta eskaintzeko egitasmoa jarri nahi da martxan, nahi dutenen artean eta proiektu bateratu baten barruan.
Izan ere, Itsasoko hainbat baratzetan, fruta arboletan, soroetan, ukuiluetan, tailerretan … ditugun produktuak ugari dira: sagarrak, indabak, arrautzak, eztia, ogia, barazkiak, haragia, arkumeak, gazta, gailetak, zeramika, loreak, kiwiak, beste fruta batzuk, sagar-zukua, sagardoa, mermeladak …
Proiektuak fase desberdinak izango ditu baina, hasteko, gaur egun zein produktu dauzkagun detektatu eta identifikatu nahi dira. Horretarako, proiektu honetan parte hartu nahi duen etxe bakoitzak etxean jasoko duen inkesta betetzea litzateke helburua.
Ondoren, etxe eta produktuen katalogoa sortuko litzateke, garaian garaiko produktuak eskainiz (WhatsAppez, mailez eta paperez zabalduko da).
Honekin batera, ekimen honen sustapenerako eta jarraipenerako, Batzorde Sustatzailea ere osatuko da.
MILA ESKER EGINDAKO EKARPENARENGATIK!
OHARRA: Erantzunak Udalak Itsason eta Alegian dituen postontzietan utz ditzakezue.
Itsason 2019ko maiatzaren 29an
Udal Batzordea