Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Itsasoko San Bartolome jaien egitaraua
Bartolome Deunaren iritsierarekin batera, ekintzak beteriko asteburua dator Itsason. Ostegun arratsaldean hasi eta igandera arte, jarduera desberdinez beteriko egitaraua prestatu dugu elkarlanean: musika, gastronomia, kultura, kirola edo umeen gozamenerako tartea izango da egun hauetan.
Abuztuak 23, osteguna:
18:00: Pilota express eliza–atarian.
21:00: Afari herrikoia Elorza eta Iñaki trikitilariek eta Onintza Enbeitia eta Aitor Sarriegi Bertsolariek girotua
Abuztuak 24, ostirala:
11:00: Meza Nagusia
13:00: “Artzantzaren aldaketa Aralarren azken 50 urteotan” hitzaldia, Fermin Leizaolaren eskutik.
18:00: Ume jolasak.
19:30: Potxin eta Patxin pailazoak.
21:00: Zahagi ardoa.
00:00: Sukarra 37ren kontzertua.
Abuztuak 25, larunbata:
15:30: Mus txapelketa.
16:30: Mendi bizikleta trabesia.
19:30: Paella lehiaketa herrikoia.
23:00: “JundaJo” emanaldia Maddalen Arzallusen eta Harkaitz Allurren eskutik.
Abuztuak 26, igandea:
11:00:n Hilerrian meza.
12:15: “Itsaso airetik, 1955” erakusketa.
13:00: Toka–lehiaketa.
19:00: Handia filma.
Ondo pasa egun hauek!
Itsasoko Udal Batzordea