Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea

Josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa

Abenduaren 6ean, Alegiako Elkartean, josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa burutuko da josteko makinetan aditua den Sebastian Quintanillaren eskutik.
6 ABE
Ikastaroa

Josteko makinaren mantenuaren inguruan sakontzeko ikastaroa eskainiko da Alegiako Elkartean abenduaren 6ean, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.

Izan ere, Sebastian Quintanilla izango da gure artean, josteko makinetan aditua.

  • Ikastaroaren helburuak:
    • Josteko makinaren konponketa eta mantenua
    • Piezen funtzioen ezagutza
    • Piezen muntaia
    • Josteko trukoak: hari motak, orratzaren ajustea,…
  • Eraman beharreko materiala:
    • Boligrafoa eta papera
    • Hari desberdinak, orratzak, oihal zatiak, ….
    • Josteko makina derrigorrezkoa ez den arren, gomendagarria da eramatea
  • Ikastaroaren kostua: 10 € / partaideko.
  • Izen ematea: Interesa duzuenok deitu edo mezu bat bidali abenduaren 4a baino lehen, honako telefono zenbakira (Anttoni-677150263).

 

OHARRA: Bazkaria Alegiako Elkartean egiteko aukera dago.

 

Udaleko Komunikazio Batzordea