Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Kantabriara herriko irteera
Hiru urteren ondoren herriko irteera antolatu dugu berriro Cantabriara. Urriak 12an Santillana del Mar eta Castro ezagutzeko aukera izango da.
12
URR
Kultura
Herritar adiskideak,
Hiru urteren ondoren herriko irteera antolatu dugu elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin. Cantabria izango dugu jomuga, Santillana del Mar eta Castro, besteak beste, bisitatuz.
EGITARAUA
- 8:15 Irteera. Autobusa Alegiako beheko taberna zenaren parean hartuko dugu.
- 10:15 Anero. Hamaiketakoa (antolakuntzatik eramango da).
- 12:00 Santillana del Mar, herriko ondare artistiko-historiko ederra bisitatu, edo 6 kilometrotara dagoen Estatuko Villapresente laberintorik handienara joan eta irteera topatu.
- 14:15 Bazkaria elkarrekin Santillana del Mar-en.
- 16:00 Bazkal ondoren irteera eta Castro Urdiales-en geldialdia atsedenalditxo baterako.
- 20:30 itzulera Alegiara.
OHARRAK:
- Izen-ematea Udalean bertan egingo da irailaren 22rako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
- Izena ematerakoan bakoitzak adierazi beharko du laberintora joango den ala ez (sarrerak aurrez erretserbatzeko).
- Prezioak: Helduak 20 € ; ikasleak 12 €; 10 urtetik beherakoak doan. Autobusean kobratuko da.
Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,
Itsasoko Batzordea
2022ko irailaren 15ean
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Kategoriak
Jakinarazpenak