Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Keramika tailerra

Keramika tailerra antolatu da bi saioetan, irailak 18 eta urriak 9an, Herriko Produktuak sustatzeko proiektuaren inguruan, ostatuan egingo den dastaketara begira.
18 IRA
Ikastaroa

KERAMIKA TAILERRA 

 

Herriko Produktuak sustatzea helburu hartuta, bi tailer antolatu dira Itsason irailerako, urrirako eta abendurako. 

Hasteko, keramika tailerra izango dugu, eta bi egun erabiliko dira sorkuntza lana burutzeko; lehenengoa, irailaren 18an eta jarraipena, urriaren 9an. 

Beraz,  aste honetan dugu lehen saioa, ondoren zehazten den moduan:

  • EGUNA: Larunbata, irailaren 18a
  • ORDUA: 17:30-19:30
  • LEKUA: Pott keramika tailerra

Tailer honek  Herriko Produktuekin urrian Ostatuan egingo den afari prestaketa eta dastaketa ekitaldiaren lotura izango du.     

OHARRAK: 

  • Aldez aurretik Udaletxean izena ematea komeni da  (943477790 edo udala@itsaso.eus
  • Tailerraren kostua 5€-koa izango da (egunean bertan egingo da ordainketa)

Gure artean izango zaitugulakoan, 


 

            Itsasoko Batzordea

2021eko irailaren 13an