Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Kontsumobideren tailerrak
Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumoaren inguruko gaietan Prestakuntza zabala eskaintzen du.
Horien artean, adinekoentzat berariazko programa bat daukate:
Tailer praktikoak, kontsumo-arloko gaiak lantzeko, talde eta banakako lan-dinamiken bitartez.
Kontsumobidek doakoak diren 16 gai proposatzen ditu eta Itsason hauetako bi aukeratu ziren:
- ELIKADURA ETA NUTRIZIOA
- SAIHESTU ARRISKUAK
Tailerreratarako finkatu ditugun egunak, lekua eta ordutegia ondorengoa da:
- LEKUA: Alegiako Zelai-Ondo elkartea
- EGUNA: Ostegunak, azaroak 21 eta abenduak 12
- ORDUA: 17:30
Izen-ematea Udalean bertan egingo da azaroaren 18a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
Gure artean izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason, 2019ko azaroaren 12a