Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Koplak sortzeko tailerra

Santa Ageda bezperan abestuko diren Koplak sortzeko tailerra antolatu da, 2019. urteko gertakarien errepasoa eginaz.
24 URT
Ospakizuna | Ikastaroa

KOPLAK SORTZEKO TAILERRA

Herritar agurgarriok!

Aurten ere, 2019an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu otsailaren 2an. Horretarako  Koplak sortzeko tailerra antolatu da eta urteko gertakari nabarmenenak zerrendatzeaz gain, hitza eta doinua jartzen saiatuko gara.

Norberak ekarritako proposamenak jorratuko dira.

  • EGUNA: Urtarrilak 24, ostirala
  •  ORDUA: 18:30ak
  • LEKUA: Udal aretoan

Kopla tailerreko dinamizatzailea Asier Sasieta Barrenetxea izango da.

 

SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK 

Goian aipatu den bezala, 2019an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu,  argazki eta irudiz lagunduta.

  • EGUNA: Otsailak 2, igandea
  • ORDUA: 12:30etan
  • LEKUA: Ostatuko jangela

                Gurekin izango zaitugulakoan,                                                 

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2020ko urtarrilaren 17an