Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Lazkaoko Beneditarren Fundaziora bisita gidatua
Lazkaoko Beneditarren Fundazioa ezagutzeko gonbidapena jaso dugu datorren martxoak 14rako, arratsaldeko 6etan.
14
MAR
Kultura
arratsalde on:
Lazkaoko Beneditarren Fundazioak 2024an hitzarmena sinatu du Goierriko hainbat udalerriekin eta hitzarmen horien baitan, bisita gidatuak egiten ari dira udalerri horietako biztanleentzat (dohainik).
LBFn denetariko funtsak gordetzen ditu, politika eta gizarte mugimenduen ingurukoak batez ere (Euskal Herriko historiaren azken hamarkadak ezagutzeko baliagarriak direnak).
Itsasoarrok ZENTROAN GORDETAKO FUNTSAK IKUSI ETA BERTAN EGITEN DEN LANA EZAGUTZEKO AUKERA DUGU martxoaren 14ean, arratsaldeko 6:00etan.
Bertaratu nahi izatera, izena eman Udalean martxoaren 13rako. Alegiko frontoi parean elkartuko gara 5.30etan, kotxeak partekatu ahal izateko.
Animatu!
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Kategoriak
Jakinarazpenak