Udaberriko plangintza eta egitaraua
MAIATZEKO EKINTZEN PLANGINTZA ETA EGITARAUA
Beheko taula honetan Maiatzerako antolatu ditugun egitasmoak adierazten dizkizuegu:
EGUNA | EKINTZA | LEKUA | ORDUA |
Maiatzak 15 | San Isidro eguneko bazkaria | Itsasoko Ostatuan eta Alegiko Elkartean | 14:00 |
Maiatzak 15 | San Bartolome elizako erretaularen hitzaldia (autobus zerbitzua jarriko da) | Koldo Mitxelena Kulturgunea (Donostia) | 19:00 (Autobusa 17:30etan Itsason, 17:40etan, Alegin) |
Maiatzak 27 | Nafarroako Itsasotik gurera bisitan (egitarau zehatza aurrerago bidaliko da) | Itsason | 12:00-20:00 |
Maiatzak 27 | 600 autoen kontzentrazioa | Itsason | 13:30 |
OHARRA:
Erretaularen hitzaldira joan nahi duenak Itsasoko Udaletxera dei dezala (943477790) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali ( udala@itsaso.eus) maiatzaren 11 baino lehen.
Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz, agur bero bat,
Udal Batzordea