Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Martxoa eta Apirilako plangintza

Ondorengo oharrean zehazten ditugu 2020ko martxoa eta apirilarako antolatutako ekintzen plangintza
3 MAR
Auzolana | Ospakizuna | Kultura | Ikastaroa

Ondoren, zehazten ditugu 2020ko martxoa eta apirilarako antolatutako ekintzen plangintza:

EGUNA EKINTZA LEKUA ORDUA
Martxoak 8

MENDI IRTEERA

herrian bertan

Itsasotik abiatuta 8,30
Martxoak 8

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Erakusketa

"Feminismoaren bilakaera historian zehar"

Bazkaria

 

Ostatuko atarian

 

Ostatuan

 

13:00

 

 

14:00

Martxoak 28

ASTEKLIMA

Tailerra

Nola eragiten dio Itsasok klima aldaketari?

Aranzadi Zientzia Elkartea

Alegiko Elkarteko

goiko solairuan

19:00
Apirilak 6

IPARRAGIRREri OMENALDIA

(bere heriotzaren urteurren egunean)

Gernikako arbolaren landaketa, Urretxuko Udalarekin eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariarekin

Zozabarro 12:00
Apirilak 12

MENDI IRTEERA

(zehazteke)

Alegia 08:30
Apirilak 21

IRAKURLE TALDEA

Angel Lertxundiren "Zorion perfektua"

Udal Aretoan

18:30

Apirilak 25 AUZOLANA Itsason 15:00

                                                     

OHARRA: Berariazko oharra bidaliko da ekintza bakoitzarentzat, data iristear dagoenean.  

Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat, 

  Udal Batzordea

Itsason, 2020ko martxoaren 03a