Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna

Aurten ere martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator eta Itsason ere izango du bere lekua.
08 MAR
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

Aurten ere martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator eta Itsason ere izango du bere lekua.

 

  • Otsailaren 28tik martxoaren 9ra:

 EMAKUME SORTZAILEEN ERAKUSKETA (III) Itsasoko Ostatuan. 

Aurten Ixa Atienza Usabiagak sortutako artelanak izango dira ikusgai.

 

  • Martxoaren 8an, 14:00etan, TALDEKO ARGAZKIA ETA  BAZKARIA.

Menua: 

  • Zainzuri-ozpina eta atun-bentreska
  • Perretxiko eta txerri-eskutxoen sinfonia baten nahaskia
  • Zigalita-krema
  • Zapoa parrillan frijituarekin
  • Postrea
  • Kafea
  • Edariak: ura, ardoa eta sagardoa

  Prezioa: 40€ (BEZ barne)

 Izen-ematea: Ostatuan bertan edo 943880315 / 696061756 telefonora deituta.

 

  • Martxoaren 8an, 17:00etan: ERAKUSKETARI BURUZKO AZALPENAK artistaren eskutik. 

 

     Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,

                                                                    

                                    Udal Batzordea    

                                                                       Itsason, 2025ko otsailaren 22ean