Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Martxoaren 8a, Emakumeen nazioarteko eguna

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator eta Itsason ere izango du bere lekua.
06 MAR
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

Aurten ere martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator eta Itsason ere izango du bere lekua.

  • Martxoaren 6tik 8ra: EMAKUME SORTZAILEEN ERAKUSKETA (IV) Itsasoko Ostatuan. Aurten Bittori Garcia Agirrebengoak sortutako artelanak izango dira ikusgai.
  • Martxoaren 8an, 14:00etan, TALDEKO ARGAZKIA ETA  BAZKARIA. 

Menua:

- Gula eta otarrainxken entsalada epela

- Arrain eta itsaski zopa

- Lupia parrillan

- Txahal-azpizuna parrillan

- Postrea

- Kafea

- Edariak: ura, ardoa eta sagardoa

  Prezioa: 42€ (BEZ barne)

 Izen-ematea: Ostatuan bertan edo 943880315 / 696061756 telefonora deituta martxoaren 3rako.

  • Martxoaren 8an, 17:00etan: ERAKUSKETARI BURUZKO AZALPENAK artistaren eskutik. 

Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,

                                                                               Udal Batzordea    

                                                                      Itsason, 2026ko otsailaren 28an