Blog sarrerak:

Mendikutera irteera

5
Maiatzako mendi irteera egin zen Tolosako Urkizu auzotik Mendikute tontorrera eta bertako kobazuloa arakatzeko aukera izan zen

2019·05·13


Maiatzeko mendi irteera egin zen Maiatzak 12, igandean, Alegin 8:30etan zelarik toplekua.

Ibilbidearen helburua Tolosako Urkizu auzotik abiatuta Mendikute tontorreraino iristea zen (816metro) ondoren Mendikuteko kobazuloak ikusiz ibilbide zirkularra egin eta abiapuntura itzultzeko.

Frontala eramatea komenigarria izan zen kobazuloa barnetik arakatu ahal izateko.

Mendi ibilaldiko argazki batzu uzten dizkizuegu.

1 2 3 4 5