Blog sarrerak:
Atzealdea Natur ondarea proiektuaren azken dibulgazio ekitaldia
2021·06·05
Natur Ondarea berreskuratzeko proiektuaren azken dibulgazio ekitaldia izan zen Aranzadiko Miklk etxeberriaren eskutik.
2019an jaio zen proiektua eta azken dibulgazio ibilaldi honekin 1. faseari amaiera ematen diona.
Bertaratutakoek, bai Kizkitzako pagadian, San Lorenzoko lursailetan eta Alegiko ibai inguruetan eginiko lanak ezagutu ahal izan zituzten. Ibilaldian azaldutako informazioekin dibulgazio panelak ezarri dira 3 guneetan.
Kizkitzan, bertan dauden 96 pagoen egoeraren inguruko bakoitzaren azterketa ezagutzera eman zen. Azterketa horren emaitzei jarraituz, ermita inguruko 8 pagoetan egin diren lanak azaldu zituen beraien egoera hobetzeko eta ermitara erortzeko arriskuak sahiesteko.
San Lorentzoko lursailean 10 hektareatan (2. fasean 12,5 hektareara handituko dena) egindako landaketak azaldu ziren eta bertan esandakoagatik, parke naturaletatik kanpo, Gipuzkokn aurkitu daitekeen baso jarrai garrantzitsuenetako bat bilakatuko den gunea ezagutzera eman zen.
Alegin azkenik, ibai ertzeko haltzadia berreskuratzeko eta inbaditzaileen aurkako lanak azaldu ziren.
3 ordu inguru eraman zuen ibilaldia eta proiektuaren 2. fasearekin jarraipena izango duena.
Proiektu honetarako ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren Garapen Jasangarria Programaren 2019 ekitaldiko diru-laguntza.