Blog sarrerak:
Atzealdea Natur ondarearen proiektua ezagutzeko ibilaldia
2020·07·17
Itsasok natura ondarea berreskuratzeko duen proiektuaren berriemateko, ibilaldia antolatu zen aurreko igandean.
Aranzadi zientzia elkarteko Mikel Etxeberriaren eskutik, natura ondarea berresakuratzeko lanen berri izan genuen, lehen fase honetan egingo diren 3 guneetan: Kizkitzako pagadian, San lorentzo inguruko lursailetan eta Alegiko erreka inguruetan.
Kizkitzan geneukan hitzordua 11tan lanak bertatik bertara ezagutzeko eta ondoren, beste guneetara ere joateko, hango lanen berri izateko.
Kizkitzako pagadia zahartzen ari da eta ezer ez bada egiten, aleak pixkanaka erortzen joango dira. Horren aurrean, pagadian argiguneak sortu nahi dira eta ale gazteei etortzeko aukera eman. Horrela, gaur egungo pagadia mantendu baina era berean berritzeko aukera sortuaz.
Ondoren, San Lorentzo inguruko lursailetara jaitsi ginen. Bertan, Udalak, lursail zabal bat erosi du. Oraintxe pinua botata dgoen lursaila da eta dagoeneko hasi dira jaiotzen bertako zuhaitzak. Hauei lagundu nahi zaie proiektu honetan, negu honetan beste 2.800 landare landatuaz. Urte batzuetara begira biodibertsitate handiko baso bat izatea da helburua, bertako ekosistemari onura eginaz.
Azkenik, Alegiraino jaitsi ginen eta ibai inguruan bertako altzadia indartzeko egindo diren lanak ezagutu genituen.
Negu honetan egingo dira lanak eta udaberrirako aurreikusten da ibilaldi berri bat egitea, bertan egindako lanak ezagutu eta gaur egundik izandako aldaketak bertatik bertara ikusteko.
Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren Garapen jasangarria sustatzeko ekintzen 2019ko diru-laguntzaren barnean Natura Ondarea sustatzeko lerroa.