Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Natura Ondarearen Kontserbazio proiektuaren azken Ibilaldia

Natura ondarearen kontserbazioko proiektuaren 1. fasea amaitzeko azken dibulgazio ibilaldia izango da larunbat honetan, ekainak 5, orain arteko lanei errepasoa emanaz.
5 EKA
Ikastaroa

IBILALDI GIDATUA

(Natura Ondarearen Kontserbazioa)

Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuan, beste hainbat ekimenen artean, ibilaldi gidatuak burutzea ere bada helburu. 

Horregatik ekainaren 5ean, larunbata, IBILALDI GIDATUA egingo da Itsason. Bertan Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Mikel Etxeberriak azalduko dizkigu herriko hiru gunetan Natura Ondarearen Kontserbaziorako egindako lanak eta horien helburuak.

Ibilbidea Kizkitzan hasiko da goizeko 10:30etan. Hogei minutuko azalpenen ondoren, San Lorentzora joango gara 11:30etarako. Bertan ere azalpenetarako tartea izango da eta segidan Alegiaraino joango gara. 13:00ean izango dira bertako azalpenak eta 13:20etan bukatuko da Ibilaldi Gidatu hau.

 OHARRAK: 

  • Aldez aurretik izena eman behar da Udaletxean (943477790 edo udala@itsaso.eus
  • Itsasora igotzeko 13:30etako autobusa har dezakegu Alegian  
  • Irteerara arropa erosoa eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da

Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren Garapen jasangarria sustatzeko ekintzen 2019ko diru-laguntzaren barnean Natura Ondarea sustatzeko lerroa.                                                                             

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko maiatzaren 30an