Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Natura Ondarearen Kontserbazio proiektuaren Ibilaldi gidatua
Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuan, beste hainbat ekimenen artean, ibilaldi gidatuak burutzea ere bada helburu.
Horregatik Urriaren 11an, igandea, IBILALDI GIDATUA egingo da Itsason. Bertan Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Mikel Etxeberriak adieraziko digu herriko gune bakoitzean Natura Ondarearen Kontzerbaziorako zein ekintza egingo den eta zein helbururekin. Horrela, proiektua hasieratik bizi ahal izango dugu.
Ibilbidea Kizkitzan hasiko da goizeko 11:00etan. Hogei minutuko azalpenen ondoren, San Lorentzora joango gara 12:00etarako. Bertan ere azalpenetarako tartea izango da eta segidan Alegiaraino joango gara. 13:00ean izango dira bertako azalpenak eta 13:20etan bukatuko da Ibilaldi Gidatu hau.
OHARRAK:
- Aldez aurretik izena eman behar da Udaletxean (943477790 edo udala@itsaso.eus)
- Itsasora igotzeko 13:30etako autobusa har dezakegu Alegian
- Irteerara arropa erosoa eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Udal Batzordea
2020ko urriaren 2an