Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Neguko agenda kulturala
Itsasoar agurgarriak:
Urtarrila, otsaila eta martxoko agenda kulturalaren berri ematera gatozkizue. Hona hemen egitaraua:
- Urtarrilak 20, larunbata,
GAZTAINONDO LANDAREEN LANDAKETA: San Lorentzo inguruan. Topaketa Itsason 9:30etan
SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK SORTZEKO TAILERRA: Udaletxeko ganbara aretoan 18:00etan
-
Otsailak 04, igandea, SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLA EMANALDIA: Itsasoko ostatuan 13:00etan
-
Otsailak 10, larunbata, INAUTERIAK, JOLASAK ETA AFARIA: Itsasoko ostatuan 19:30etan hasita
- Martxoak 8, ostirala, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUME SORTZAILEEN ERAKUSKETA: Martxoak 1etik 8ra Itsasoko ostatuko sarreran
BAZKARIA: Itsasoko ostatuan 12:00etan
JON ARTANOren “JUANA” LIBURUAREN AURKEZPENA: Itsasoko ostatuko jangelan 18:00etan
(Irakurle taldeak liburu hau egun honetarako irakurrita izatea proposatzen du)
OHARRAK:
- Ekintza bakoitza iristear dagoenean, berariazko jakinarazpena bidaliko dugu zehaztasun gehiago emanez
- Martxoaren 14tik 24ra KORRIKAren 23. edizioa egingo da eta martxoaren 23an pasako da gure herritik. Izango duzue honen berri ere!
Gure artean izango zaitugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazue agur bero bat,
Itsasoko Batzordea
2024ko urtarrilaren 14an