Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Nutrizio tailerra Maiatzak 2an
NUTRIZIO TAILERRA
OSTEOPOROSIA PREBENITZEKO GILTZURRUNEN ETA HEZURREN ARTEKO LOTURA ULERTU
Osasunaren gaia abiapuntu hartuta eta adituak diren Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalez-ekin honako gai hau ezagutzeko aukera izango dugu ikuspegi holistiko batetik:
Osteoporosiaren prebentzioa nola egin: Hezurren osasunarekin lotuta giltzurrunen garrantzia aztertuko da.
Gomendio eta azalpen teorikoz gain, giltzurrun eta hezurrak indartzeko baliotsuak diren elikagaiekin egindako dastaketa ere izango da.
Finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:
LEKUA: Alegiako Zelai-Ondo elkartea
EGUNA: Osteguna, maiatzak 2
ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara
Izen-ematea Udalean bertan egingo da apirilaren 30a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsason 2019ko apirilaren 23an
Udal Batzordea