Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Udal Osoko Bilkura eta Herri Batzarretako aktak

Atzealdea Ohiko Udal Osoko Bilkura 17/09/20

Ohiko Udal Osoko Bilkura 17/09/20

2017ko ekainaren 28ko Batzarreko aktaren onarpena; Presidente jaunak eman dituen Ebazpenen berri ematea; 2017ko uztailaren 14ko datan Estatuko Toki Entitateko eta Erkide Autonomoen harremanetarako zuzendari orokorrak Itsasoko Udalak 207ko apirilaren 12an jarritako aurretiko errekerimendua ezeztatu eta Itsaso toki entitateen erregistroan inskribatzea ukatu zuena eta, erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsua aurkezteko proposamena onartzea; REDESA enpresarekin adostutako lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena onartzea; Sasieta Mankomunitatean parte hartzeko ordezkarien izendapen proposamena onartzea.