Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Ormaiztegiko igerilekurako akordioa
Itsasoko herritarrak sarrera eta abonuak egin ditzakegu Ormaiztegikoen antzera bertako igerilekua erabiltzeko.
Edozein motako abonua egiteko, bakoitzak eraman behar duen dokumentazioa:
- Familia Liburua edo NANa
- NAN neurriko argazki bat
- Erroldatze agiria
- Langabe edo jubilatu egoeraren ziurtagiria, banakako abonuetan obaria lortu ahal izateko
Abonuak Ormaiztegiko Udal Bulegoetan egin daitezke 10etatik 13tara.
Ondorengo aukerak daude:
SARRERAK
- 3 urtetik beherakoak (doan)
- 4tik 17ra: 3,00€
- 18 urtetik aurrera: 4,50€
- Langabe eta jubilatuak: %50
ABONUAK
- Senar emazteak, egitatezko bikoteak edo elkarbizitza analogoan dauden bikoteak: 60€
- Familiarra seme alaba batekin: 70€
- Familiarra 2 seme alabekin: 80€
- Familiarra 3 seme alaba edo gehiagorekin (20 urte arteko seme-alabak): 80€
Oharra: Aurreko urteko txartela izan ezkero, Ormaiztegiko Udalera eramatea eskatzen da abonua egiteko garaian, berrerabili daiteke eta.
Udal Batzordea