Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Igerilekua Ekainaren 22tik Irailaren 9ra zabalduko da, goizeko 11etatik arratsaldeko 20:00 bitartean eta taberna zerbitzua ere izango da. Itsasoko herritarrak sarrera eta abonuak egin ditzakegu Ormaiztegikoen antzera.
Edozein motako abonua egiteko, bakoitzak eraman behar duen dokumentazioa:
- Familia Liburua edo NANa
- NAN neurriko argazki bat
- Erroldatze agiria
- Langabe edo jubilatu egoeraren ziurtagiria, banakako abonuetan obaria lortu ahal izateko
Abonuak Ormaiztegiko Udal Bulegoetan egin daitezke 10etatik 13tara.
Tarifa ondorengoa izango da:
SARRERAK
- 3 urtetik beherakoak (doan)
- 4tik 17ra: 3,00€
- 18 urtetik aurrera: 4,50€
- Langabe eta jubilatuak: %50
ABONUAK
- Senar emazteak, egitatezko bikoteak edo elkarbizitza analogoan dauden bikoteak: 60€
- Familiarra seme alaba batekin: 70€
- Familiarra 2 seme alabekin: 80€
- Familiarra 3 seme alaba edo gehiagorekin (20 urte arteko seme-alabak): 80€
Udal Batzordea