Blog sarrerak:
Atzealdea Otsaileko orain arteko ekintzen laburpena
2020·02·09
Otsaila hasi berria ez bada ere, dagoeneko ian ditugu herrian hainbat ekintza:
Otsailari hasiera Santa Agedako koplekin eman genion igande goizez. Aurretik Koplak prestatzeko egindako tailerretik irtendako kopla eta bertsoekin, 2019 urteari errepaso eman zitzaion. Ekitadia gainera Goierri Telebistak grabatu zuenez, ikusgai dago http://www.gitb.eus/azken-berriak/12602-itsason-santa-ageda-bezperan-kopla-emanaldia-antolatu-zuten estekan.
Erreleboa Matxinbentako auzokoek hartu zuten, Santa Agedako festak izan zituzten asteburu guztian zehar eta nola ez, urteroko usadioari jarraituz, Santa Ageda bezperan ere etxez etxe aritu ziren kantari eskean.
Otsaileko bigarren asteburuko larunbatean Euskal Herriko mus Txapelketako Itsasoko sailkapen proba izan genuen, argazkitan ikusi daitekeen moduan
Eta azkenik, igandean, Zumaiako Flysch-era Otsaileko irteera izan zen. Alegin bildu ziren ohikoa denez eta handik Zumaiara abiatu. Bertan Zumaia -San Telmo ermita - Flysch - Elorriaga - Zumaia ibilbide zirkularra egin zuten, bertako paraje zoragarriak ezagutuaz.