Blog sarrerak:

Atzealdea Ramon Ayerzaren hitzaldia

5
"Iglesias de Madera en Gipuzkoa" liburuaren aurkezpena egin zuen, liburuan aipatzen duen Itsasoko San Bartolome parrokian

2019·12·15


Ramon Ayerza izan genuen igandean Itsasoko San Bartolome Parrokian bere "iglesias de Madera en Gipuzkoa" liburua aurkezten.

Ramon Ayerza arkitekto adituak oso ondo ezagutzen du Itsasoko San Bartolome eliza, aspalditik gainera. Lehenago ere ikerketa historiko-artistikoa burutua zuen Alberto Santanarekin batera.

Horregatik itsasoarrok mantendu dugu lotura bere ikerketekin.

Aurreko igandean, elizak dituen aztarna arkitektoniko guztien errepasoa egin genuen: aurregotikotik hasi, Errenazimenduaren garrantziarekin jarraitu (oraindik egurrezkoa zenekoa) eta XVIII. mendean eman zen harrizkoa izateko urratsa epe barrokoan. Izan ere, gure elizak duen balio handia fase guztien ezaugarriak mantendu izanarena da. Eta horregatik Ayerzaren ustez, hain da aberatsa gure ondarea.

Sakristian dugun altxorra bisitatuz bukatu genuen: arkitektura, margolanak, altzariak... Bere ustez Gipuzkoako sakristiarik bikainena!

Eskerrak eman genizkion eta berak guri itzuli zizkigun,  "Las iglesias de madera en Gipuzkoa" liburuan jasotzen dituen herri guztietatik, Itsaso udalerri txikiena izanda, bakarrak izan garelako aukera hau eskaintzen eta interesa azaltzen.

Egia da, dugun balio artistiko-historikoa aspalditik ari garela lantzen eta herritarrokin partekatzen.

Jarrai dezagun ezagutarazten eta kontserbatzen!

1 2 3 4 5