Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

San Juan bezperako ospakizunak bertan behera

San Juan bezperako ekintzak bertan behera geratu dira Covid19aren eraginez baina bakoitzaren suaren inguruko argazki eta bideoak partekatzeko deialdia luzatzen da
18 EKA
Ospakizuna

Herritar agurgarriok!

Beste herri askok bezala, Itsasoko Udalak ere San Juan bezperan suaren bueltako ekitaldirik eta ondorengo afaririk ez antolatzea erabaki du, jende pilaketak saihesteko. 

Denok dakigun bezala, herritar ugari bildu ohi da San Juan suaren inguruan dantzan eta baita afaltzeko garaian, mahaiaren bueltan, eta herritar kopuru hori eta koronabirusari aurre egiteko protokoloa ez dira bateragarriak. 

Beraz, datorren urteko ekainaren 23ra arte itxaron beharko dugu suaren inguruan elkartu eta ohiturari jarraituz, udako solstizioari ongi-etorria emateko.

Hala ere, usadio zaharrari  eusteko, baserri edo etxe inguruetan San Juan sua pizteko gomendioa luzatu nahi dugu Udaletik. Honekin batera, nahi izanez gero, suaren argazkiak herriko watsappera ere bidali ditzakegu. 

Denon ongizatea ziurtatu nahian, har ezazue gure agurrik beroena

 

  Udal Batzordea

Itsason, 2020ko ekainaren 18a