Blog sarrerak:

Atzealdea Zuhaitz egunaren ospakizuna

7
Zuhaitz eguna ospatu zen martxoak 6an San Lorentzoko lursailetan, natura ondarearen berreskupenerako proiektua balioan jarriaz herritarren artean

2021·03·06


Zuhaitz Eguna ospatu dugu gaur, eta 23 herritarrek arbolak landatu dituzte. 50 landare sartu dira San Lorentzo ermita aldeko lurretan, sei motatakoak: gereziondoak, gaztainondoak, lizarrak, ezkia… eta haritzak gehienak.

Aranzadi zientzia elkarteko Mikel Etxeberria aditua izan dgu lagun, eta landaketen eta proiektuaren inguruko xehetasunak eman ditu.

Itsasok 10,5 hektarea lur erosi zituen iaz, eta bigarren fasean beste 3 hektarea erosteko ditu proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Denera, 12 hektarea lur izango ditu Itsasok.

San Lorentzoko lanetaz gain, Alegian ere, Santa Lutzi errekaren ertzean haltzak aldatu dira eta Kizkitzako pagadian, pagoak kimatu, eta itxituretan utzi dira moztutako adarrak, hauek konpostatzean pago gazteak sortu daitezen.

Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren Garapen jasangarria sustatzeko ekintzen 2019ko diru-laguntzaren barnean Natura Ondarea sustatzeko lerroa.

1 2 3 4 5 6 7