Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
KOPLAK SORTZEKO TAILERRA
Herritar agurgarriok!
Aurten ere, 2018an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu otsailaren 3an. Horretarako Koplak sortzeko tailerra antolatu da eta urteko gertakari nabarmenenak zerrendatzeaz gain, hitza eta doinua jartzen saiatuko gara.
Norberak ekarritako proposamenak jorratuko dira.
EGUNA: Urtarrilak 25, ostirala
ORDUA: 19:30ak
LEKUA: Udal aretoan
Kopla tailerreko dinamizatzailea Asier Sasieta Barrenetxea izango da.
SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK
Goian aipatu den bezala, 2018an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu, argazki eta irudiz lagunduta.
EGUNA: Otsailak 3, igandea
ORDUA: 12:30etan
LEKUA: Ostatuko jangela
Gurekin izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason, 2019ko urtarrilaren 18an