Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Sukaldaritza Ikastaroa

Azaroa eta abendurako sukaldaritza ikastaroa antolatu da Itsasoko Ostatuko Manu Hernandezen eskutik.
12 AZA
Ikastaroa

 Itsasoko Ostatuan lapiko artean ibiltzeko aukera eskaintzen digu Manu Hernandez-ek elkarrekin antolatu dugun Sukaldaritza tailerra bitarteko. Eguneroko otorduak prestatzerakoan, sukaldariaren ukitu pertsonala ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dugu, baita dastatzeko ere.  

  • LEKUA: Itsasoko Ostatuan
  • EGUNAK: Astearteak  - azaroak 12, 19 eta 26

                                              - abenduak 3 eta 10

  • ORDUA: 17:30etatik 18:30etara

Tailer osoaren prezioa 15€ da (5 saio). Ordainketa lehen egunean Ostatuan egingo da.

Izen-ematea Udalean bertan egingo da azaroaren 11a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790)  edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).                                                                                                                          

Gure artean izango zaitugulakoan, 

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2019ko azaroaren 05a