Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Traste Zaharrak zaborretara botatzeko modua
Sasieta Mankomunitateak txostena argitaratu du, traste zaharrak eta handiak botatzeko garaian, zer atera daitekeen, noiz eta nola egin jakinarazteko.
19
OTS
Zerbitzuak
Egun on!
Sasietak egindako txostena jasoko zenuten guztiek zuen etxeetan, traste zaharrak ateratzeko garaian kontuan izan behar diren zenbait ideiekin:
- Non utzi: Edukiontzien ondoan baina kontra jarri gabe eta pasabidea oztopatu gabe edo edukiontzien erabilera bera.
- Zer atera daiteke: Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailu, hozkailu, ordenagailu, telebista...) eta bestelako tresna erabilezinak.
- Ezin dira atera: Obretako eskonbroak, gurpilak, egurrezko paletak, hondakin arriskutsuak (bateriak, pinturak...) eta iñusketa hondarrak (adarrak...). Hauek guztiak, Urretxu, Beasain edo Ordiziako garbiguneetara eraman behar dira zuzenean.
- Zein egunetan atera behar dira: Hilabeteko 4. ostegun gauean (banatutako diptikoan hilabete bakoitzeko eguna dator zehaztuta)
- Zer ordutan atera behar dira: Gaueko 9etatik aurrera
Errespetatu mesedez eguna eta ordutegia.
Jakinarazpen hau lagungarri egingo zaizuelakoan,
Agur bat
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Kategoriak
Jakinarazpenak