Blog sarrerak:

Musika Eskolako kontzertua

10
Txindata Musika eskolako ikasleak, herriko beste musikari batzuk lagundurik, kontzertua eman zuten aurreko larunbata, ekainak 15ean.

2019·06·15


Ekainak 15, arratsaldeko 6etan Itsasoko Eliz Atarian zen hitzordua.

Txindata Musika Eskolako ikasleek, gainontzeko herriko musikariekin batera, egitarau ederra zeukaten prestatuta.

Gertutatutako orok izan zuen txirula, flauta, kitarra, akordeoi, biolin edo biolontxeloaz gozatzeko aukera.  

13 abesti entzuteko aukera izan zen ordubete pasatxoko ikuskizunean.

Txalo zaparrada ederrarekin agurtu zituzten musikari gazteak gerturatutakoek.

Ondoren, herriko produktuen dastaketarekin agurtu zuten gerturatutako guztiek ekitaldia.

Hurrengo urtean gehiago!

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10