Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Udaberriko agenda kulturala

Maiatza eta ekainerako antolatutako ekintzen berri daukazue ondorengo jakinarazpenean.
04 MAI
Kultura

::Itsasoar agurgarriak:

Maiatzeko eta ekaineko agenda kulturalaren berri ematera gatozkizue. Hona hemen egitaraua:

 

Maiatzak 15, astelehena: San Isidro eguneko bazkaria

  • 14:00etan Itsasoko Ostatuan.
  • Bazkarirako izen emateko deitu Ostatura: 943 880315

 

Ekainak 3, larunbata: ITSASOKO AZOKA: BERTAKO PRODUKTUEN III. JARDUNALDIA

 

  • 17:00etan hasita,   Itsasoko herrigunean
  • Berariazko jakinarazpena bidaliko dugu zehaztasun gehiago emanez

 

Ekainak 10, larunbata: GOIERRIKO IRAKURLE TALDEEN TOPAKETA

  • 17:00-19:00,   Itsasoko herrigunean
  • Berariazko jakinarazpena bidaliko dugu zehaztasun gehiago emanez

 

Ekainak 23, ostirala: SAN JUAN BEZPERA

 

  • Itsasoko herrigunean
  • Egitaraua antolatzen denean, jakinarazpena bidaliko dugu

 

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

            Itsasoko Batzordea

2023ko maiatzaren 04ean