Blog sarrerak:

Udaberriko auzolana giro onean joan da

15
Udaberriko auzolana ospatu zen lehengo larunbatean, apirilak 14 eta 50 pertsona inguru bildurik, hainbat lan aurrera eramateko aukera izan genuen.

2018·04·16


Kaixo! Atzoko auzolanean eguraldiak poz handia eman zigun eta, nola ez, 50 lagunen parte hartzeak.

Bederatzi taldetan lan egin genuen:

  • 3 talde zuntz optikoa pasa duten zuhaitz tarteetan adarrak mozten eta Okinarritik Itsasora datorren herribidea garbitzen
  • Beste bi talde herriko etxe-izenen seinale guztietan Pott Keramikak egin dituzten Itsasoko Udalaren logoaren plakak jartzen
  • Beste talde bat, herriguneko barandilla eta farolak margotzen
  • Zazpigarrena, sakristi azpiko lokala hustu eta garbitzen
  • Zortzigarrena kanpandorrean altzariak zaharberritzen
  • eta, azkenik, bederatzigarrena lorategiak prestatzen eta apaintzen. Azken hauek Itsusturriko aska ondoan lorategia sortu zuten.

 

Ondoren, beti bezala, denok afaldu genuen ostatuan Manuk prestatutako afaria, oraingoan, burruntzian erretako txerria.

Lankidetzak ekarpen handia egiten digu geuri eta herriari. Beraz kontent!

Argazki batzuk laburpen gisara,

Hurrengora arte!

 
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15