Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Udako zinema eskaintza Itsason

3 film emanaldi izango dira uztailan zehar, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin, Itsasoko aretoko ganbara berrian
1 UZT
Kultura

UDAKO ZINEMA ESKAINTZA ITSASON

Itsasoar guztioi agur!

Uda honetarako Filmazpit elkartearen eskutik 3 pelikula emateko modua dugu. Pelikulak jatorriko hizkuntzan dira eta euskarazko azpitituluekin. Azpiko taulan egitaraua:

EGUNA PELIKULA LEKUA
UZTAILAK 01, 21:15TAN

DATING AMBER (2020) - ingelesez

90. hamarkadako Irlandan, Eddiek eta Amberrek beraien homosexualitatea ezkutatzeko harreman bat dutenaren plantak egiten dituzte.

Itsasoko 

udal aretoko ganbaran

 
UZTAILAK 15, 21:15TAN

THE FLORIDA PROJECT (2017) - ingelesez

Sei urteko Moone eta bere lagunak Orlandoko motel batean bizi dira. Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxean, modu txiroan bizi dira.

Itsasoko 

udal aretoko ganbaran

UZTAILAK 29, 21:15TAN

NEVIA (2019) - italieraz

Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizona nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hala ere, zirku baten etorrerak ustekabeko aukera bat eskaintzen dio, bere bizitza alda dezakeena.

Itsasoko 

udal aretoko ganbaran

 

Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko ekainaren 23an