Udal batzordeak
Udal Batzordeak
Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):
Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna
Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
- Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
- Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora
Ekimen sozio-kulturalak
Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
- Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
- Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi
Azpiegitura eta ingurumena
Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
- Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
- Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala
Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:
Gobernu Batzordea
Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.
- Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea
Udal Batzordeen bilera aktak
Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:
Udal Batzordeen bileren aktak
Atzealdea Udal Batzordeen akta: 2017/04/21-25
Udal Batzordeen akta: 2017/04/21-25
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Kizkitzako auzolanaren bukaera ematea eta hurrengoa aurreikustea, Katilu egunetarako jarduerak eta antolaketa zehaztea, maiatzeko irteera prestatzea eta udaleku artistikoei buruzko hausnarketak konpartitu eta erabakiak hartzea; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Udal ekipamenduarekin jarraitzea, Aldundiko teknikariek Ostatu eta Goiko Ostaturako egindako proposamenak aztertzea, Alegiako ranpa, parkea, frontoiko ordenantzak eta argiteria eta parrokiarekin hitzarmena; Komunikazio batzordean jorratutakoak: etxeetako data basea egitea eta tabloien kokalekua, GPSezko lokalizazioen mapa nola burutu aztertzea, web orriaren hurrengo pausoak ematea, artxibo historikoarekin jarraitzea, hurrengo Batzarra prestatzea eta Goierri Telebista eta Goierriko Hitzarekin lehen harremanak zehaztea.