Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Udal Batzordearen eraketara gonbidapena

Itsasoko Udalaren Batzorde Kudeatzailearen izendapena uztailaren 30eko Diputatuen Kontseiluan onartu da eta Batzorde Kudeatzailearen eraketa ekitaldia izango da
05 ABU
Ospakizuna

Itsasoar agurgarriok! 

2019ko maiatzaren 26an Udal, Erkidego eta Europako Hauteskundeak izan ziren. 

Honen aurretik, Itsasoko Udalerako Batzorde Kudeatzailea osatzeko Ordezkariak hautatzeko Herri bozketa egin zen 2019ko maiatzaren 5ean. 

Ondoren, Itsasoko Udalerako proposatutako hautagaien zerrenda Foru Aldundira bidali zen, Aldundiaren Kontseiluak bere onarpena eman zezan. 

Itsasoko Udalaren Batzorde Kudeatzailearen izendapena uztailaren 30eko Diputatuen Kontseiluan onartu da. 

Horregatik, ITSASOKO HERRIA atsegin handiz gonbidatzen dugu Udala Eratzeko egingo den ekitaldira

  • Eguna: Abuztuaren 5ean
  • Lekua: Itsasoko Udal Aretoa 
  • Ordua: 18:00etan

Gure artean izango zaitugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena. 

 

                                                      Udal Batzordea

 Itsason, 2019ko abuztuaren 1ean