Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Udal bulegoko aldaketen informazioa

Udaletxean egingo diren lanak direla eta, Udaleko bulegoen kokaleku aldaketa eta abuztuko ordutegi bereziaren berri ematen dizuegu ondorengo jakinarazpenean
27 UZT
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi agur!

Datorren asteartetik aurrera, uztailak 28, Udal Bulegoa elizatariko eskola zaharrean egongo daUdaletxean obrak irauten duten bitartean (urte amaiera bitarteko epea aurreikusten da).

Herritarren Arretarako Bulegoa eta Gizarte Langilearen zerbitzua egongo dira bertan.

Orain arte bezala, honako hau da Udal bulegoko ordutegia

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:30 - 13:15h 9:30 - 13:15h   9:30 - 13:15h 9:30 - 13:15h
    15:30 - 19:15h    

 

Gizarte langilearen ordutegia, berriz, ostegunetan, 9:00etatik 13era bitartean. Uztailak 23 eta Abuztuak 20an ez da zerbitzurik izango oporrengatik eta gainontzeko abuztuko ostegunetan lanean arituko da ohiko ordutegian.

Harremanetarako bulegora bertaratu,  telefonoz deitu ( 943477790) edo posta elektronikoa erabili dezakezue (udala@itsaso.eus)

 

Honekin batera, abuztuan Udal Bulegoen ordutegia adierazi nahi dizuegu:

  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
ABUZTUAK 3 - 7 9:30 - 13:15 10:00 - 13:00 ITXITA ITXITA 10:00 - 12:30
ABUZTUAK 10 - 14 ITXITA 10:00 - 13:00 ITXITA ITXITA 10:00 - 12:30
ABUZTUAK 17 -21 ITXITA ITXITA ITXITA ITXITA ITXITA
ABUZTUAK 24 - 28 ITXITA 9:30 - 13:15 15:30 - 19:15 9:30 - 13:15 9:30 - 13:15

 

Besterik gabe, jaso ezazue  gure agurrik beroena.

            Itsasoko Udal Batzordea

2020ko uztailaren 25a