Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Udalekuetako begiralea

Ekainak 29tik Uztailak 17ra izango diren Udalekuetarako begirale baten beharra dago.
17 EKA
Zerbitzuak

UDALEKUETARAKO BEGIRALEA

Udalekuetarako  begirale baten beharra du Udalak.

Egunak: Ekainak 29tik Uztailak 17ra 

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:30etara arte

Zaintzailearen Ardurak:

  • Udalekuetara joateko eta itzultzeko autobusa hartu behar duten umeei laguntzea (Itsasotik Alegira edo Alegitik Itsasora ekintzen arabera)
  • COVID-19 aren eraginez sortutako protokoloa betetzen dela bermatzea
  • 3 asteetako ekintza desberdinen berri familiei ematea WhatsApp taldea erabiliz: material premiak, argazkiak e.a.

Bete Beharreko Baldintzak:

  • Itsason erroldatua egotea
  • Euskara egoki menperatzea
  • Begirale ziurtagiria izatea

Izena eman eta argibideetarako:

Udaletxean, datorren ostirala Ekainak 23 baino lehen,  bulego orduetan Udaletxera deituta  (943477790)  edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus.                   

  Udal Batzordea

Itsason, 2020ko ekainaren 17a